Flickr-ekin lotura

Modulu berezi bat dago ikapp eta flickr lotzen dituena, baina kasu gutxi batzuetan bakarrik erabiltzen denez flickr ez dugu modulu hori modu lehenetsiz aktibatu. 

2015-2016 ikaturteko hastapeneko saioa

2015-2016 ikasturteko formazio saio osoa dago hemen. PDF formatuan atxikituta dago nahi duenak modu txukunena inprimatu eta eskura izan dezan. Ala ere, dokumentuan Ikapp.info webgunera esteka eta erreferentzia asko dago.

Aurtengo formatuak, 2 eguneko saioa izango du. Aurreko urtetako erdia izanik, edukia laburragoa izango da ere. Baino ikastoletatik jasotzen ditugun eskariak kontuan hartuz egina dago eta eguneroko arazoei aurre egiteko nahikoa izango dela espero dugu.

2015-2016 hastapeneko formazioa

Iruzkinak

“Egitura” ra joango gara, hor “Eduki motak” eta “Artikulua” aukeratuko dugu. Artikulua editatuko dugu eta bertan izango dugu, behe aldean “Iruzkinen Ezarpenak” atala.

Artikulua aukeratu dugun bezala, beste edozein eduki mota  aukeratu dezakegu.

Foroa

Edukiontzia: Gai batekin erlazionaturik dauden foro desberdinak taldekatzen dituena da. Foroen gurasoa deritzona.

Foroa: Gai baten inguruan eztabaidatzeko, hitzegiteko gunea. Edukiontziaren semea edo ítem-a dela esango genuke.

Foroko gaia: Foro bakoitzaren inguruko, gai baten inguruko atalak.

 

Responsive theme berriaren erabilera

Responsive theme berria nola aplikatu behar den ezagutzeko, modu egokiena, gidaren irudiak jarraitzea da.

Edozein kasutan, kontuan izan aldez aurretik CSS Injector bidez arau berriak sortu badituzue, azken emaitzan eragin dezaketela.

Ikono bilduma

Zenbait ikastoletan ikonoak sortzeko dauden arazoak iksuta, EHItik ikono bilduma bat sotu dugu. Ikono hauek zuen Ikapp webguneetan nahi duzuen modura erabil ditzakezue. SVG formatuan daudenez, edozein tamainatan jarrita ere, ongi ikusiko dira, arinak dira eta editatzeko erraztasun handia ematen dute.

Jai egunak gorriz

Egutegian jai egunak ekintzen bidez adierazi behar dira. Ekintza mota berri bat sortu beharko dugu "Holiday" izenarekin, eta ondoren mota honetako ekintzak sortu beharko ditugu egutegian. Ekintza hauek egun osokoak izan beharko dira.

Ondoren pausuz-pausu azalduko dugu zer egin.

Ekintza mota kudeaketa

Ekintzak sortzerakoan, ekintza mota eremua aukeratu behar da, defektuz General edo Orokorra ekintza mota izango duzue.

Ekintza mota zerrenda hau ez da itxia, ekintza motak gehitu edo kendu daitezke helburuaren arabera. 

Html edizioa

Ikapp-en edukia editatzerakoan, gehienetan testu editore bat eskeintzen da.

Ikapp webgune berria

Eleizalde ikastolak Ikapp-en oinarrituriko webgune berria martxan jarri du. Webgunea ikusteko hona helbidea: www.eleizaldeikastola.net

Gogoratu ikapp-en oinarrituriko webgune gehiago daudela eta guztiak hemen zerrendaturik ikus ditzakezuela: www.ikapp.info/ikapp/webguneak

Egutegiko itxura

Egutegiaren itxura ezin da ezarpen arruntak erabiliz aldatu. Atal honi nahi dugun estiloa emateko, css-ak erabili behar ditugu. Normala den bezala, css berri bat sortzea pertsona askorentzat zaila izan daitekeenez, EHI-tik plantila bat sortu dugu.

Babesturiko edukiak

Protected pages moduluari esker, zenbait URL helbideetan sartzeko pasahitz bat ezagutzeko beharra gehitu dezakegu. Honela, pasahitza ezagutzen duten erabiltzaileek (anonimoak izan ala ez), edukia ikusi ahal izango dute.

Open ID

Ikapp Open ID izeneko modulu batekin dator. Modulu honi esker, edozein erabiltzaile, bere Google kontua lotu dezake, adbidez. (Yahoo, AOL, Wordpress, bloger eta beste zenbait konturekin berdin funtzionatzen du).

Google Calendar

Google Calendarreko egutegiko ebentuak gure Ikapp webgunean sartu nahi baditugu modu desberdinak. Errazena egutegi oso bat gure webgunean erakustea da. Horretarako bloke bat sortu dezakegu, blokea nahi dugun tokian jarri eta blokean Google-ek eskaintzen digun kodea HTML iturburu modura jarri. Hauk dira kodea lortzeko pausuak:

Jarraipeneko formazioa

Kaixo.

2014ko maiatzaren 14-an ikastolak eskatuta ikapp aplikaziaoren formazio saioa eskaini dugu. Bertan Honako gai zerrenda jorratu da:

Oinarrizko kontzeptu orokorrak

  • Eregioak
  • Blokeak
  • Edukiak
  • Eremuak
  • Bistak
  • Panelak
  • Moduluak

Menuak

Spotify gure webgunean

Spotify musika entzuteko aplikazio bat da. Bertan gure playlist (abesti zerrendak) jar ditzakegu eta edonondik entzun. Aplikazioa windows, mac, linux, windows phone, IOS eta Android sistema eragileentzat eskuragarri dago. Gainera, berriki, web bidez ere atzigarri jarri dute.

Ikapp Jarraipen ikastaroa Maiatzaren 14-ean

Prestakuntza honen bitartez, Ikapp aplikazioa erabiltzen duten kudeatzaileek, bertan eginiko azken berrikuntza edo modulu garrantzitsuenen berri izango dute.

Egitaraua:

Erabiltzaileak inportatuz

Ikudeatik erabiltzaileak inportatzeko aukera gehitu dugu.

Bista zerrenda

Ikapp-en bista asko datoz sortuta lehen instalaziotik. Bista hauen zerrenda osatu dugu eta eta bakoitzaren inguruko zenbat zehaztapen emango ditugu:

Erabiltzaileak inportatzeko modulu berriaren kudeaketa eta erabilera (User import)

Erabiltzaileak ikudea eta ikasweb-etik inportatzeko aukeraz gain, edozein CSV fitxategitik inportatzeko aukera ere dago. Horretarako User import izeneko modulua instalatu dugu.

Cookie kudeaketa

Europatik eta europarako Cookien inguruan atera den legea betetzeko, Cookiak erabiltzen diren webgune guztietan, bisitaria teknologia hau erabiltzen ari delako jakinaren gainean jarri behar da. Ez hori bakarrik, Cookiak bere nabigatzailean erabiliko dituela onartu egin behar du.

Elementuak kokatu

Pertsona askok webguneetan elementuak antolatzeko taulak erabiltzen dituzte. taulak, taulak egiteko dira, ohitura oso txarra da hauek webgunea maketatzeko erabiltzea. Horregatik, hemen adibide sinple bat jarriko dugu. Adibide honetan oinarriturik, gauza asko egiteko aukera egongo da.

Ikapp aplikazioaren balorazioa

Ikapp aplikazioan hobekuntzak egiteko zure balorazioa nahi dugu. Asko eskertuko genizuke minutu pare bat hartea ondorengo galdetegia betetzeko.

http://www.ikapp.info/ikapp_galdetegia

Besterik gabe, mila esker.

gmail eta phpmailer konfigurazioa

Adi: Ikastolako domeinua Google Apps-ekin lotua baduzue eta bidalketak bertako kontu bat erabiliz egin nahi badituzue, gida hau ez da zuentzat.

Buletin harpidetzak erabiltzailerik sortu gabe

Ikapp-en erabiltzaile eta rol sistema bat dago sortuta. Sortzen den edukia erabiltzaile hauen rolen arabera filtratu egiten da, erabiltzaile bakoitzari ikusi dezakeena eta soilik hori erakusteko.

Jarraipeneko formazioan parte hartzeko

2013-2014 ikasturteko jarraipeneko formazioan parte hartuko duzuen guztioi ondorengo galdetegia betetzea eskatzen dizuegu: http://ikapp.info/Ikapp_jarraipena_egiteko

Nodoak gure facebook kontuan argitaratu

Gure webgunearekin erlazioa duen facebook konturik badugu, interesgarria izan daiteke eduki berri bat gehitzen dugun bakoitzean (artikulu, orri, bilduma, etab.), gure facebook kontuan mezu berri bat idaztea webguneko sarrera berria estekatuz.

Nodoak gure twitter kontuan argitaratu

Gure webgunearekin erlazioa duen twitter konturik badugu, interesgarria izan daiteke eduki berri bat gehitzen dugun bakoitzean (artikulu, orri, bilduma, etab.), gure twitter kontuan tweet berri bat idaztea sarrera berria estekatuz.

Kontakturako formularioko eskaerak jasotzen

Maiz gure webguneko erabiltzaileen eta gure arteko harremanetarako kontaktu bideak zabaldu nahi dira. Ikapp-ek horretarako kontaktu formularioa erabiltzen du. Galdetegi honen bidez, erabiltzaile orok (anonimoa izan edo ez) bere zalantzak, galderak edo iradokizunak guk nahi dugun korreo helbide(eta)ra helarazi ditzake

Etiketa lainoa (tagadelic)

Gida honen bidez webguneko atarian etiketa-laino bat gehitzen ikasiko dugu. Honen aurretik etiketa eta etiketa-laino terminoak laburki azalduko dira.

 

Etiketak:

Kanpo css-ak erabili

Webgunearen itxura osatzerakoan baliteke kanpo css fitxategi bat gehitzeko beharra ikustea. Kasu honetan eman beharreko pausuak azalduko dira artikulu honetan.

Ikapp webgunean kanpo css bat erabiltzeko bi pausu garrantzitsu daude:

  1. css-aren helbidea lortu
  2. Ikapp-en css-aren gehikuntza

 

Fitxategi sinpleak

Hainbat ikastolak eskatuta, Ikapp 1.13 bertsioan eduki mota berri bat gehitu dugu. Eduki mota honek fitxategiak igo eta erraz kudeatzeko balio du. Kontuz! Ez da fitxategi sistema aurreratu bat, fitxategiak igo eta partekatzeko modu erraz eta azkar bat baino ez da.

JS Injector

CSS Injector moduluaren antzera, JS Injector gehitu dugu. Honi esker edozein webgunetan zuen javascript propioak txertatu ahal izango duzue. Horretarako, konfigurazioan sartu eta Garapena atalaren barruan dagoen JS Injector aukeratu.

Hastapeneko galdetegiak

Hastaoeneko formazioa jaso duzuenentzako galdetegi parea prestau dugu:

Irudi estiloak

Eduki mota eta bista batzuk irudiak erakusten dituzte eta hauen ezarpenak kudeatzeko irudi estiloak daude.

Blokeak eta izenburuak

Ikapp 1.12 bertsioa eguneratu denetik bloke bakoitzaren izenburua pantailan agertuko da. Izenbururik agertzea nahi ez bada, nahikoa da izenburuaren eremua editatzea eta honako hau jartzea: <none>

Goiko irudian, ezker atalean bloke desberdinak ikus daitezke. Batzuk izenburua erakusten dute eta beste batzuk berriz ez.

Fitxak sortzen

Informazio bat azpiataletan banatu nahi badugu, fitxak erabiltzea izanen da aukera egokiena, adibide honetan ikusten den moduan.

Backup modulua

Ikapp aplikazioak hiru zati ditu: Kodea, datu basea eta fitxategiak.

Galdetegiak

Galdetegi berri bat sortzeko, beste edukien antzera, lasterbideko Gehitu edukia hautatu behar da eta ondoren, webform aukeratu. Aipagarria da Permissions eremua, bertan zein erabiltzaile taldek bete dezakeen formularioa definitzen da. Eremu hau derrigorrezkoa da.

Baliabideen kudeaketa

Ikapp-en baliabide fisikoak (gelak, ordenagailu eramangarriak...) kudeatu eta erreserbatzeko modulua eskaintzen da. 

Lehen pausua modulua konfiguratzea da, alde batetik erreserben inguruko oinarrizko konfigurazio bat eskaintzen da, eta bestetik erreserbak egiteko erabiltzaileen baimenak adierazi behar dira.

Albiste buletinak

Albiste buletin bat sortzeko modu errazena beste eduki mota guztien antzera, edukia gehitu botoia sakatu eta albiste buletina aukeratzea da.

Itzulpenak

Ikapp hizkuntza anitzetan erabiltzeko pentsatuta dago. Honetarako, sortzen den edukia itzultzeko tresnak gehitu ditugu. 

Panelak

Panelek edukia antolatzeko balio dute. Webgune orokorrean, regioekin egiten den antzera, panelei esker, orri batean eduki desberdinak antolatzeko espazioak kudeatu daitezke. Bistekin gertatzen den bezala, aurretik instalatuta dauden modulu batzuk panelak dituzte.

Bistak

Iragazitako eta ordenaturiko elementu multzo bat erakusteko tresna da. Normalean azken hiru albisteak, azken 4 bildumen portadak... Horrelako gauzak egiteko erabiltzen da. Herraminta oso konplexua denez, azaleko azalpen bat baino ez dugu ikusiko.

Edukiak partekatu

 

Gaur egun sare sozialek duten garrantzia ikusirik edukia partekatzeko bi metodo ezarri ditugu: Ikapp webguneko edukia zabaltzeko eta sare sozialetako edukia Ikapp barruan agertzeko.

Ikapp edukia zabaltzeko:

Fitxategi sistema (Zaharra. Ez du bere erabilpena gomendatzen)

Ikapp-ek funtzionalitate asko eta desberdinak dituen arren, bere helburu nagusia webguneak eta intranetak kudeatzea da. Ez da fitxategiak partekatzeko web aplikazioa. Beharren arabera fitxategiak modu desberdinetan partekatu daitezke:

Edukiak sartu

Edozein eduki motako eduki berri bat gehitzeko eman beharreko pausuak berdinak dira: Lasterbideen menuan dagoen Gehitu edukia botoia sakatu eta eduki mota aukeratu. Ondoren galdetegi bat aterako da.

Eduki motak

Ikapp instalazio huts batean ondorengo eduki motak daude:

Sarrera orriaren konfigurazioa

Atariko paneleko aukerak delakoan, bi aukera desberdin daude ataria kudeatzeko:

  • Orria pertsonalizatu: Edukiak kudeatzeko.
  • Egitura aldatu: Egitura nagusia kudeatzeko.

Egitura aldatu:

Menuak

Menu bat sortzen den bakoitzean, erlazionaturiko bloke bat sortzen da. Menua regio egokian kokatzeko, bere blokea da kokatu behar dena. Menuak kudeatzeko administradorearen menutik egitura -> menuak aukeratu.

Webgunearen itxura

Lehen aipatu bezala, webgunearen itxura nagusia theme-aren menpe dago. Bertan zehazten dira webgunearen egitura nagusia, koloreak testu iturriak...

Oinarrizko ezarpenak

Ikapp instalazio bat jaso bezain laster oinarrizkoak diren ezarpen batzuk egin behar dira. 

Pasahitza aldatu:

Jarraipeneko formaziorako galdetegia

Hastapenekoa saioa jaso eta Ikapp erabiltzeko asmoa duzuenontzat jarraipeko saioak eskainiko dira. Saio hauetan izena ematen duzuenoi, zuen beharrak zeintzuk diren ezagutzeko eta data egoki bat finkatzeko galdetegi bat prestatu dugu.

Yotube bideoak edukietan inkrustatuz

Ikapp barruan Youtubeko bideoak erabiltzeko azkarrena eta errezena youtubeko bideo horien iframe testua lortzea da. Youtubeko edozein bideo ikusten ari zarela, beheko partean partekatu jartzen du. Hau aukeratuta, bigarren menu bat agertuko da.

ElFinder. Fitxategi kudeatzailea

elFinder modulua Ikapp 1.10 bertsiotik aurrera prest dago. Fitxategi kudeatzaile berri honek aurrekoak zituenak baino funtzionalidade gehiago ditu:

Oinarrizko kontzeptuak

Erregioak: Webgune batek dituen oinarrizko eremuak dira. Regioen kokapena eta tamaina themean definitzen da baino css bidez aldaketa txikiak egiteko aukera dago. Ez dago erregio berriak sortzeko aukerarik.

-era harpidetu